Lanbide Heziketako Zikloetako ikasleek Rafael Lafuentek emandako saio batean parte hartu dute. Retamar (Madril) ikastetxeko irakaslea da eta sexualitateari buruzko gaietan aditua. Oso modu atsegin eta hurbilean, “% 100ean maite dutentzako %100 sexua” saioari buruzko argudioak eta hausnarketak egin dituzte.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Rafari gure ikasleekiko arretagatik eta adeitasunagatik.