Lehen aste hauetan, Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleek dinamikak egiten dituzte, erronkak ebazteko funtsezko gaitasunak lantzeko. Giro berritzaile eta atsegin batean, pertsona bakoitzak dituen indarguneak ezagutzen dira eta ikasturte berrirako proposamenak eta helburuak bateratzen dira.
Oraingo honetan, Haur Hezkuntzako 1. mailako ikasleek bi dinamika oso interesgarri egin dituzte: batetik, “Espageti Dorrea”, talde-lanaren garrantziaz hausnartzeko eta lan egiteko erabiltzen dena; eta, bestetik, “Koloreen munstroa”, adimen emozionaletik lan egitera bultzatzen duena, emozioen maneiuari heldu ahal izateko haurrekin etorkizun profesional hurbilean.










