Goi eta Erdi-mailako Onarpena eta Matrikula

Onarpena eta Matrikula 2026-2027

Adierazitako hasiera eta amaiera datak epearen barruan daude

Zentroan egiten diren tramiteak ikastetxeko idazkariaren ordutegian egin beharko dira.

  • Onarpen-eskaera aurkeztea (lehen maila): Maiatzaren 4tik 22ra
    Aurrez aurrekoa: 9: 00etatik 13:00etara, NANaren fotokopia ekarri.
    Online: maiatzaren 22ra arte, Ikasgunea webgunearen bidez
  • Eskaera aldatzeko edo zuzentzeko aukera: Maiatzaren 22ra arte
  • Dokumentazioa aurkeztea: (I. eranskinean – bosgarren jarraibidean adierazia) Ekainaren 30era arte (dokumentazioa online edo aurrez aurre ikastetxe batean aurkezten dutenentzat). Ekainaren 19ra arte (gainerakoa).
  • Onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea: uztailaren 6an
  • Behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioa aurkeztea: ztailaren 9ko 12:00ak arte.
  • Onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea: uztailaren 13an
  • Matrikula formalizatzea (lehen maila)::
    Ohiko aldia
    I. fasea: uztailaren 13tik 15era, 14:00etan
    II. fasea: uztailaren 17an
    III. Fasea: Uztailaren 21etik 22ra
    Ezohiko aldia: uztailaren 23an eta 24an, eta irailaren 1etik urriaren 16ra.
    Ezohiko matrikula-aldian, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan onarpen-ordena ezartzeko.
Irizpidea Puntuak
Zentroko langileen seme-alabak 5
Batxilergoan edo ziklo ertainean sartzeko batez besteko nota de 5 a 10
Ikasle ohiaren anai-arrebak edo seme-alabak 2
Bi matrikula edo gehiago aldi berean familia berean 2
Orientazioa ematen diegun ikastetxeetako ikasleak 1

Sartzeko baldintzak Goi Erdiko moduluetara

  • DBHko graduatu-titulua izatea.
  • Oinarrizko teknikariaren titulua izatea.
  • Teknikariaren titulua izatea.
  • Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publiko edo pribatuetan erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoa gainditu izana.
  • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana, edo 25 urtetik edota 45 urtetik gorakoak unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Heziketa-zikloan sartutako 2. mailako C graduko prestakuntza-eskaintza gainditu izana.
  • Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 1. apartatuan ezarritako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat duela egiaztatzea:
    • Teknikari laguntzailearen titulua izatea.
    • Teknikari-titulua izatea.
    • Goi-mailako batxiler-titulua izatea, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa baino lehenagoko hezkuntza-planen arabera emana.
    • Irakaskuntza ertainen erreformako lehen ziklo esperimentaleko bigarren maila gainditu izana.
    • Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen irakaskuntzetan 1963ko planeko hirugarren maila edo komunetako bigarren maila esperimentala gainditu izana.
    • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko lehenengo bi ikasturteetan, gehienez ere, gainditu gabeko bi ikasgai dituela egiaztatzea.
    • 2. apartatuan ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko titulazio baliokideren bat izatea.
    • Ondorio akademikoetarako aurrekoetako baten baliokidetzat jotako beste ikasketa edo prestakuntza-ikastaro batzuk gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketak aurretik zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko ziurtagiria. Homologazio-prozedura ebatzi gabe badago, baldintzapean izena emateko txartela onartuko da.

Sartzeko baldintzak Goi Mailako moduluetara

Ziklo edo Goi-mailako moduluetara sartzeko ondorengo baldintzetakoren bat bere behar da:

  • Batxilergoko titulazioa izatea. Hezkuntzako maiatzak 3ko 2/2006 Lege Organikoak adierazten duen lez.
  • Lanbide Heziketako teknikari edo goi-mailako teknikari titulua izatea.
  • Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria.
  • Goi-mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izana, lortu nahi den zikloko lanbide arloari dagokion aukeraren bidez.
  • Batxilergoko titulua izatea. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak adierazten duen lez.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuna egin ondoren lortutako Batxilergoko titulua izatea (BBB).
  • Teknikari espezialistaren titulua izatea.
  • Unibertsitateko titulua izatea.
  • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate aurrekoa gainditua izatea.
  • 25 urtetik gorako pertsonei bideratutako unibertsitatearen sarrera proba gainditua izatea.
  • Batxilergo Esperimental baten 2. kurtsoa gainditu izana.
  • Atzerriko ikasketen homologazioaren ziurtagiria, aurretiaz aipatu diren tituluetakoren batekin.