Curso 2022/23Uncategorized @eu

Joan den asteartean, martxoaren 21ean, Zientzietako 2. mailako ikasleek Bilbao Basurto ESIko Ate Irekien Jardunaldian parte hartu zuten.

Jardunaldia 09: 00etan hasi zen, Gorbeia ekitaldi aretoan, Gobernu pabiloian, informazio hitzaldi batekin, osasun erakunde bat zertan datzan eta dauden profesional nagusiak zein diren jakiteko.

Ondoren, 3 zerbitzu edo unitate bisitatu ziren (larrialdiak, transfusio-unitatea eta etxeko ospitalizazioa), nola funtzionatzen duten bertatik bertara jakiteko.

Bukatzeko hamaiketakoa eskaini ziguten.

Oso bisita interesgarria izan zen.

Eskerrak eman nahi dizkiegu artatu gintuzten pertsona guztiei.