Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du ENIVIAN: Anatomiako VI. Murgiltze Proiektua, 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan berrikuntza- eta ekintzailetza-proiektuak egiteko dirulaguntzen barruan. Ziklo horiek bat datoz Lanbide Heziketako V. Euskal Planean, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarriaren eta Sistema Adimendunen Plan Integralean eta Euskal Lanbide Heziketan Trantsizio Berdea izateko, pertsonak gaitzeko eta ETEen lehiakortasun iraunkorrerako laguntza emateko Plan Integralean definitutako estrategiarekin.
Proiektuaren helburua autopsiak egitea simulatuko duen ingurune birtual bat garatzea izan da, Anatomia Patologikoaren eta Zitodiagnostikoaren arloko profesionalek eta ikasleek erabil dezaten.
Tresna hau Ceinpro ikastetxearekin lankidetzan garatu da.


Laguntzaileak




