castellano      euskera   
CENTRO EDUCATIVO ARANGOYA IKASTETXEA
Batxilergoak
Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria
  INTRANET-EN
erabiltzailea 
pasahitza 
 sartu 
Agenda 21


Programa Erasmus +

Hezkuntza Proiektua
Arangoya ikastetxea, Eusko Jaurlaritzak homologatu eta hitzarmena duen ikastetxea da. Batxilergoa eta Haur Hezkuntza Goi Mailako Zikloa eskaintzen ditu.

Gure egitura eta kudeaketari esker, errendimendu akademikoa altua da. Izan ere, gure hezkuntza komunitatean ikaskuntza pertsonalizatuak oso maila altua lortu du; eta, era berean, gure orientazio akademikoa eta profesionala aintzat hartzen dituzte bai ikasleek, bai gurasoek.

Bilbo erdian kokatua, ikastetxeak garraio publiko guztien bidez erraz iristeko abantaila du.

Arangoya Ikastetxean eskarmendu handiko duten irakasleek dihardute lanean, kalitatezko proiektu akademiko bat eskainiz.

Gainera, gure Hezkuntza proiektuan pertsonak dira xede nagusiak. Hortaz, errendimendu intelektual eta motibazio handiko pertsonak garatzen dira. Hizkuntzak, IKT-ak, ikasten ikasteko gaitasunak…ikasle bakoitzari bere kabuz pentsatzeko ahalmena ematen zaio. Beraz, giza errespontsabilitate handiko pertsonak bihurtzen dira ikasleak. Izan ere, giza formazioa, kristau eta formazio intelektuala lantzen da, besteak beste, guraso, irakasle, ikasle eta Hezkuntza Komunitate osoaren artean bizi garen gizartea hobetzeko asmoa daukagulako. Motibazio pertsonala, ezbairik gabe, ardatza da gurean.

Arangoyaren idearioa kristau - humanismoaren balioetan datza. Arangoya Opus Deiren ekintza korporatiboa da. Opus Deiren prelatutza kristautasunaren orientazioaz arduratzen da soilik. Ikasle, irakasle, guraso eta langileentzako formazio erlijiosoko ekintzak antolatzen dira. Horiek guztiak beti boluntarioak izanik. Informazio gehiago
opusdei.org.

Arangoya Ikastetxeak oso laguntza pertsonalizatua eskaintzen du, ikaslearen ibilbide akademikoari buruzko zalantzak argituz. Ikasle orok tutore pertsonal baten laguntza izaten du. Errendimendu akademikoa hobetzea eta ibilbide profesionala gauzatzea dira helburuak.

Arangoyak eskaintzen ditu:

  • Batxilergoak, unibertsitatera edo goi mailako heziketa zikloetara sarrera ahalbidetzen dutenak.

  • Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria, lan mundura sarrera zuzena duena, jakintza eguneratuarekin, baita metodologia berritzailearekin ere.


  • Egitekoa, ikuspegia, balioak:

  • EGITEKOA: Arangoya Ikastetxeak hezkuntza integrala eta pertsonalizatua eskaintzen dizkie ikasle guztiei. Balio intelektualak, moralak eta giza balioak aintzakotzat hartzen ditugu, bizitzaren ikuspegi kristauan oinarrituz. Haien arteko orekari esker, ikasleak pertsona askeak bihurtzen dira. Gainera, beste balio batzuk lantzen ditugu, besteak beste, erantzukizuna, zintzotasuna, tolerantzia, eta ikuspuntu kritikoa. Horren harira, gizarte erantzukizuna, garapen jasangarria eta elkartasuna funtsezkoak dira gure ikas-irakas prozesuan. Gaitasun pertsonalak eta profesionalak ere lantzen ditugu.


  • IKUSPEGIA: Hezkuntza arlotan, nagusiki, kalitatezko erreferentea izatea. Arangoya zutabeak giza balioak eta balio kristauak dira. Zentroan, hezkuntza pertsonalizatua eta metodologia berritzaileak eskaintzen dira. Hizkuntzak, ekintzailetza eta etengabeko hobekuntza aintzat hartzen ditugu Hezkuntza Komunitatean.


  • BALIOAK: Arangoyak hainbat helburu dauzka. Ikasleek balioen garrantzia ikasten dute hala nola, leialtasuna, laguntasuna, lanaren garrantzia, esfortzua, elkarlana, edonori laguntzeko prest egotea, zintzotasuna, espiritu kritikoa, eta tolerantzia.


  • Gure kudeaketa balioak, besteak beste, hauek dira:

  • Berrikuntza

  • Kalitatezko lana

  • Garapen jasangarria

  • Gaurko eleaniztun testuinguruan aktiboki parte-hartzea

  • Zintzotasuna


  • Arangoya Ikastetxeak bezeroek hautematea nahi dituen balioak hauexek dira:

  • Gertutasuna.

  • Argitasuna eta gardentasuna.

  • Eraginkortasuna.

  •   GAURKOTASUNA
     
    [11/11/2017]
     
    [10/11/2017]
     
    [09/11/2017]
     
    [09/11/2017]
    berri gehiago...

    Web Diseinua: Sauco ARANGOYA, C/ Ercilla, 18 - 48009 Bilbao
    Tel. 94 423 00 33 - Fax. 94 424 38 08