castellano      euskera   
CENTRO EDUCATIVO ARANGOYA IKASTETXEA
Batxilergoak
Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria
  INTRANET-EN
erabiltzailea 
pasahitza 
 sartu 
Agenda 21


Programa Erasmus +

Arangoya eta Berrikuntza proiektuak
Arangoyan, Berrikuntza ildo estrategiko nagusia da. Zalantza izpirik gabe, gure berrikuntza proiektuak langileen inplikazioari lotuta daude. Izan ere, Arangoyako irakas-ikas prozesuan pertsonak baliabide funtsezkoak dira. Etengabeko prestakuntzari esker, irakasle taldeak motibatzaileak dira eta -ikasturtean zehar- motibatuta daude. Ikasleen hobekuntza da, ezbairik gabe, xede nagusia gurean.

Gaur egungo irakas-ikas prozesua lantzeko eta, gainera, Hobekuntzarantz eta Berrikuntzarantz aurrera egiteko asmoz, urtero lantzen ditugu hainbat proiektu eta ekintza. Haien artean garrantzi berezia dute hauek:

  • "Gamifikazio teknikak Batxilergoan. Estrategias de gamificación en Bachillerato. Gamification Strategies at Preuniversity Stage". Gamifikazioari buruzko saioak jasoko dituzte Hezkuntza Komunitatearen kideek. Izan ere, gamifikazio teknikak erabilgarriak izan dira hainbat eremutan, hala nola: unibertsitatean eta lan arloan. Motibazioa lortzeko asmoz, gaurko gazteen irakas-ikas prozesua hobeto ezagutuko du irakasle taldeak.

  • Erasmus unibertsitate gutuna. Oso proiektu interesgarria, batez ere, Haur hezkuntza (goi mailako zikloa) ikasten ari direnentzat. Helburua Europako beste herrialdeetako enpresa eta erakundeekin harremanak eta elkarlana lantzea da, esperientzia eta elkartruke honekin gure ikasleak aberastu daitezen eta, are gehiago, Europako lan merkatuaren eskakizunetara egokitu eta trebetasunak eskuratu ditzaten. Erasmus Gutunari esker, beste xede batzuk ere lortzen dituzte ikasleek, hala nola: komunikatzeko eta egoera berrietara egokitzeko gaitasunak hobetzea, lanbide-konpetentziak sustatzea, etengabeko ikaskuntzaren beharra indartzea, ekintzailetza, autonomia, beste ingurune batera egokitzea, beste hizkuntza eta kulturak ikastea norberaren heziketaren parte garrantzitsu bezala, e.a. Arangoyak Erasmus Gutuna dauka eta, hortaz, Erasmus bekak goi mailako zikloko ikasleei eskaintzen dizkie. Beka horiei esker ikasleei Europar Batasuneko enpresetan lantokiko praktikak egiteko aukera eskaintzen diegu. Izan ere, Erasmus Programa Europar Batzordearen programa bat da, besteak beste, ikasleen mugikortasuna finantzatzen duena. Nazioarteko programa horrek hizkuntzen garrantzia azpimarratzen du, baita ikasleen mugikortasuna ere. Hainbat herrialde, hau da arlo kulturala, ekonomiko eta soziala ezberdinak, ezagutzeko aukera eskaintzen ditu Erasmus-ek.

  • Euskara Plana. 2008 ezkero, Arangoyak, era sistematizatuan, lantzen ditu bai euskara, bai euskal kultura, bai hizkuntza-erabilera. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzarekin batera, proiektu horrek gero eta aukera gehiago ematen diegu ikasleei hainbat esparrutan euskara erabil dezaten. Hizkuntzak munduko altxorrak direlakoan gaude eta, hori dela-eta, ikasleek hizkuntzen aberastasuna jaso behar dutelakoan gaude. Aniztasuna osagarri nagusia da gaur egungo gizartean eta, hizkuntzei esker, ikuspuntu, kultura eta ñabardura anitz ezagutzeko parada daukate ikasleek. Ikasturte honetan zehar, ikasleek aplikazio berria erabiltzeko parada jasoko dute.

  • Eskola Agenda 21. EA21 iraunkortasuneko hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. Azken bost urteetan Arangoyak aktiboki hartu du parte EA21eko programan. Ikastetxeek eta Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak ez ezik, Eusko Jaurlaritzak ere hartzen du parte programa honetan Ingurugelaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Lurralde Planifikazio, Ingurumen Sailaren eta Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bidez.

  • Eleaniztasunerantz proiektua: "Enfoque competencial para actividades CLIL en todas las áreas". Gaitasunak aintzat hartu behar ditugu irakas-ikas prozesuan. Hizkuntzak ere ezinbestekoak dira eta, komunikazio arloan, CLIL estrategiak erabilgarriak dira, batez ere, hobekuntza lortzeko. Gainera, bai unibertsitatean bai lan arloan, hizkuntzak giltzak bihurtu dira (gradu bikoitzetan, praktikak egiterakoan, eta abarretan).

  • Proiektu horiek guztiek berrikuntza, hobekuntza eta prestakuntza bermatzen dituzte. Gainera, irakasleen inplikazioa aipatzekoa da. Haien jarrera motibatzailea, etengabeko prestakuntza eta eredu eraginkorra ezinbestekoak dira Arangoyako irakas-ikas prozesuan.
      GAURKOTASUNA
     
    [11/11/2017]
     
    [10/11/2017]
     
    [09/11/2017]
     
    [09/11/2017]
    berri gehiago...
    Web Diseinua: Sauco ARANGOYA, C/ Ercilla, 18 - 48009 Bilbao
    Tel. 94 423 00 33 - Fax. 94 424 38 08