castellano      euskera   
CENTRO EDUCATIVO ARANGOYA IKASTETXEA
Batxilergoak
Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria
  INTRANET-EN
erabiltzailea 
pasahitza 
 sartu 
Agenda 21


Programa Erasmus +

Erasmus Praktikak
Arangoyak Erasmus Gutuna dauka, eta hortaz, Erasmus bekak goi mailako zikloko ikasleei eskaintzen dizkie. Beka horiei esker Europar Batasuneko enpresetan lantokiko praktikak egiteko aukera eskaintzen diegu ikasleei.

Izan ere, Erasmus Programa Europar Batzordearen programa bat da, besteak beste, ikasleen mugikortasuna finantzatzen duena.. Nazioarteko programa horrek hizkuntzen garrantzia azpimarratzen du, baita ikasleen mugikortasuna ere. Hainbat herrialde, hau da arlo kulturala, ekonomiko eta soziala ezberdinak, ezagutzeko aukera eskaintzen ditu Erasmus-ek.

Helburuak

Ezbairik gabe, baliabide interesgarria ikasleentzat. Besteak beste, egitasmoaren helburuak hauek dira: gazteen oinarrizko gaitasunen maila hobetzea; gazteen parte-hartzea sustatzea Europako bizitza demokratikoan eta lan-merkatuan; herritartasun aktiboa, kulturen arteko elkarrizketa eta gizarte-integrazioa sustatzea;gazteriaren arloaren eta lan-merkatuaren arteko loturak indartzea; lan-merkatuan hobekuntzak sustatzea, gazteriaren arloko erakundeen eta beste alderdi interesatu batzuen arteko elkarlana areagotuta; eta gazteen jardueren nazioarteko dimentsioa indartzea.

Eskaerak

Erasmus beka nahi dutenek eskaera jakinarazi behar diote irakasle arduradunari (Julia Miranda, Erasmus Programa Koordinatzailea). Eskatzeko epea Azaroaren 30a bukatzen da. Aurkeztu direnen artean hautatuko da, eta hurrengo baldintzak aintzat hartuko ditugu:

  • Espediente akademikoa
  • Hizkuntza maila
  • Gaitasun maila (Zikloko irakasle taldeak ebaluatuko dituen gaitasunak: norberaren autonomia eta motibazioa, erantzukizuna, trebetasun sozialak, besteak beste)


  • Zentroko bizikidetza arautegia errespetatzea ezinbestekoa da. Izan ere, bizikidetza arauak errespetatzen ez dituena deialditik at izango da. Beka kopurua OAPEE deialdiarekin lotua izango da, baita herrialde ororen enpresa kopuruarekin ere.

    Praktikak egin ondoren, ikasleak memoria aurkeztu beharko du zentroak ebaluatzeko aukera jaso dezan, eta beraz, kredito kopurua eman dezan.
      GAURKOTASUNA
     
    [11/09/2017]
      IKASTURTEAREN HASIERA
    [01/09/2017]
    berri gehiago...
    Web Diseinua: Sauco ARANGOYA, C/ Ercilla, 18 - 48009 Bilbao
    Tel. 94 423 00 33 - Fax. 94 424 38 08